XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- poliglota esan nahiko duk, astazakil halakoak!

- Kleptomano..., poliglota... Ez al dira, bada, biak antzeko samarrak? - insistitu zuen Jimmik txisteak arrakasta lortuko zuela aurrez jakinda.

Markos harrituta zegoen bere buruarekin: egoeraren abiapuntua guztiz penagarria iruditu arren, berau ere barrez zegoen.

Giro hark bazuen, dudarik gabe, eraginik bere aldartean, baita bere jokabideetan ere.

Hostalera ere ailegatu ziren noizbait eta onartu behar izan zuten ez zegoela beraiek suposatu bezain gaizki.

Inpertsonala zen, bai, baina nahikoa txukuna zirudien.

Harrera-lekuan emakume zahar batek atenditu zituen, gelak banatzeko orduan binaka jarri beharko zutela azalduz.

Bromak ez ziren han ere falta izan.

Bakoitzari egokitutako gelakideari buruzkoak batetik, eta bestetik, azken hauek hoteleko emakumeari zuzenduak, geletara neskarik eramateko posibilitateari buruzkoak.

Markosi, Txemak hala eskatuta, anaiarekin gela konpartitzea egokitu zitzaion eta lotsa pixka bat eman bazion ere, bihotzez eskertu zuen aldi berean anaiaren detailea.

Geletan apur batean deskantsatzekotan geratu ziren denak, nahi zuena oheratuz, nahi zuena dutxa bat hartuz, eta gero bederatzietarako afaltzera aterako ziren.

Bi anaiak gelan sartu eta Markos, zapatak erantzi bezain pronto, etzanda jarri zen, sabaiari begira.

- Ez zegok gaizki, ezta? Txukuna zirudik - bota zuen anaiarekikoak normaltzearren.

Txema bitartean puskak poltsatik ateratzen ari zen eta aulki eta pertxetan jartzen:

- Okerragorik ikusiak gaituk bai